aginte-panel
- Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.
- Plataforma informatiko batean, beharrezkoa den informazio osoa eskaintzen duen eta atazak kudeatu eta exekutatzeko erabiltzen den erabiltzaile-interfazea.
- Ibilgailu bat kontrolatzeko gidariaren aurrean eta bere eskura dauden gailu eta mekanismoen multzoa.
- Sistema, jarduera edo prozesu bateko adierazleak erakusten dituen dokumentua.