# aho-mihitan erabili

# Zerbait konkretuki aipatu edo horri buruz hitz egin.

Adibideak: *Esamolde hori aho-mihitan erabiltzen du maiz. Gai eztabaidatsu hori zerabilten aho-mihitan.*

# Norbaiti buruz gaizki esaka aritu.

Adibideak: *Egin zuen akats horrengatik Perio erabili zuten atzo aho-mihitan.*