errege Monarkia batean buru den gizonezkoa. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, bere motakoen artean gailentzen dena. Kristautasunean, Jesus haurra gurtzera joateko Betleemgo izarra jarraitu zuten jakintsuetako bakoitza. Xake-jokoko pieza nagusia. Karta-jokoetan, palo bakoitzean dagoen karta, errege baten irudia duena.