fresko Nahiko hotza. Janariez mintzatuz, egin berria edota galduta ez dagoena; gazitua, ketua, ondua edo izoztua izan ez dena. Igeltsuzko geruza heze batean jarritako pigmentuekin horma batean egiten den margolana. Artifiziala izan gabe, berezkotasunez manera edo molde berriak dituena. Albisteez mintzatuz, azken unekoa. Oroitu beharreko zerbaitetaz mintzatuz, ahaztu gabe.