izurrite Lurralde bateko gizaki edo beste izaki bizidun batzuen zati handi bat garai berean erasaten dituen gaixotasun kutsakorraren zabalkuntza. Bereziki, Yersin-en baziloak eragindako gaixotasunaren zabalkuntza. Intsektu, onddo edo mikroorganismoen zabalkuntza masiboa lursail, soro eta basoetan; zabalkuntza horrek eragindako kaltea. Zerbaiten ugaritasun kaltegarri edo gaitzesgarria.