prospekzio
- Zerbaiti buruz egiren den azaleko azterketa, baliagarria izan daitekeen erabakitze aldera.
- Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.
- Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.
- Produktu edo zerbitzu bat merkatuan izan dezakeen harrera ezagutzeko egiten den inkesta edo bestelako ikerketa.