# prospekzio

# Zerbaiti buruz egiren den azaleko azterketa, baliagarria izan daitekeen erabakitze aldera.



# Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.



# Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.



# Produktu edo zerbitzu bat merkatuan izan dezakeen harrera ezagutzeko egiten den inkesta edo bestelako ikerketa.