segmentu
- Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
- Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.
- Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
- Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
- Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.