# segmentu

# Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.



# Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.



# Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.



# Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.



# Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.