segmentu Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia. Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea. Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera. Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza. Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.