sexu
- Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
- Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.
- Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
- Gizakien artean, sexu harremanen praktika eta horren inguruko portaera.
- Gizakiengan, gizonak (sexu maskulinoa) edo emakumeak (sexu femeninoa), orokorrean.
- Gizon edo emakume bati buruz, haren genitalak.