# sexu

# Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.



# Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.



# Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.



# Gizakien artean, sexu harremanen praktika eta horren inguruko portaera.



# Gizakiengan, gizonak (sexu maskulinoa) edo emakumeak (sexu femeninoa), orokorrean.



# Gizon edo emakume bati buruz, haren genitalak.