ur

Isurkari edo likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, Lurrean oso ugaria, itsasoak, aintzirak eta ibaiak osatuz eta bizitzarako osagai funtsezkoa dena.

Bi atomo hidrogenoz eta atomo bat oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa.

Urez osaturiko eremua.

Fruitu edo landare batetik ateratako zukua.

Landare, hazi edo fruitu batzuen egoskina.