Advanced Search
Search Results
449 total results found
Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
barne angelu
Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
kanpo angelu
Zirkunferentzia bateko bi puntuen arteko zirkunferentzia zati txikiena.
zirkunferentzia-arku
Zirkunferentzia batean, zentrotik igaro eta muturrak zirkunferentzian dituen zuzenkia.
diametro
Delako zuzenkiaren luzera.
diametro
Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
aldagai aske
Matematika edo beste jakintza-arlo bateko problema bati buruz, ebatz daitekeena.
ebazkarri
Matematikan edo beste jakintza-arlo batean ebazpide eta soluziorik baduen problemaren nolakotasuna.
ebazkarritasun
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak ezik.
tarte ireki
Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak barne.
tarte itxi
Tarte batean edo bere izate-eremu osoan, aldagai independenteak gora egin ahala goraka doan funtzioa.
funtzio gorakor
Grafikoki irudikatuta, s edo sigma letretako forma duen aldagai bakarreko funtzio matematikoa.
funtzio sigmoide
Tarte batean, bi muturren arteko distantzia edo diferentzia, finitua, infinitua nahiz zero izan daitekeena.
tarte-luzera
Tarte-luzera.
tarte-zabalera
Zenbaki bat beste zenbaki batek adierazten duen adina aldiz gehitzen duen eragiketa matematikoa.
biderketa
Zenbaki edo adierazpen matematiko bat hainbat aldiz batu egiten duen eragiketa matematikoa.
biderkaketa
Errazak izteagatik, ebazteko integrazio-metodoren bat garatu beharrik ez duen integrala.
berehalako integral
Poligono bateko erpin guztietatik pasatzen den zirkunferentzia, poligono osoa bere zirkuluan bilduz.
zirkunferentzia zirkunskribatu
Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.
ekuazio linealen sistema