Advanced Search
Search Results
11842 total results found
Bide zabala eta zoru gogorrekoa, gehienetan asfaltozkoa, garraiorako ibilgailuak ibiltzeko behar bezala egokitu dena.
errepide
Espainiako Erresuman, estatuak hiriak lotzeko eraiki zituen bide nagusietako bakoitza.
errepide
Eskerrak emateko.
esker anitz
Esker anitz.
eskerrik anitz
Zerbait jaurtitzen den aldietako bakoitza.
jaurtialdi
Une jakin eta zehatz batean gertatzen dena.
aldiuneko
Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
bazter-maiztasun
Txerriaren familiako aberea, orokorrean.
abere beltz
Jolastea atsegin duena; jolasteko joera duena.
jolasti
Pitagoras (K.a VI. mendea) filosofoari edo haren doktrinari dagokiona.
pitagoriko
Pitagorasen jarraitzailea.
pitagoriko
Beste bi zenbaki karratuen baturaz, 0 kenduta, sortzen den karratuaren berrekizun-zenbakia.
zenbaki pitagoriko
Batezbesteko artimetiko sinplea, batezbesteko geometrikoa eta batezbesteko harmonikoa osatzen duten multzoko edozein batezbesteko, bereziki beraien arteko erlazioei dagokienean.
batezbesteko pitagoriko
n datuen batezbestekoa haien biderketaren n-garren erroaz kalkulatzen den formula eta horren emaitza, bereziki magnitude-ordena anitzeko datuei eta hazkunde tasei aplikatzen zaiena.
batezbesteko geometriko
Ausazko esperimentu bateko emaitzei zenbaki bana esleitzen dien aldagaia.
ausazko aldagai
Marrazkiak, hots, lerroak eta trazuak paperean edo beste azalera batean eginez sortutako irudiak, egiteko jarduera eta lanbidea.
marrazkigintza
Batezbesteko bat kalkulatzerakoan, datuei ponderazio, haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen duen formula eta horren emaitza.
batezbesteko ponderatu
Higitu egiten den gorputz edo objektua.
higikari
Diru kopuru bat hartzaile baten eskura jartzen den banku-kontua, diru kopuru horretatik, kreditu gisa, behar duena har dezan dezan, erabilitako diruaren interesen trukean.
kreditu-kontu
Enpresa desberdinak fusionatu edo elkartzeko enpresa zaharrak desegin eta enpresa berri bat sortzen deneko enpresa-fusio mota.
bat egite puru