Advanced Search
Search Results
11970 total results found
Magnitude baten neurri, kantitate edo kopurua jaso eta adierazi.
kuantifikatu
Gai, artista edo bestelako egile bakar bati buruzko erakusketa.
erakusketa monografiko
Bi pertsona edo gehiagoren artean idatzizko elkarrizketa bat denbora errealean garatzeko erabiltzen den aplikazio informatikoa, irudiak eta beste edukiak txertatzeko aukera ere ematen duena.
txat
Delako aplikazioaren bitartez egiten den elkarrizketa.
txat
Txat erako elkarrizketan aritu.
txateatu
Eraikin edo instalakuntza fisiko batean kokaturiko denda, online denda ez bezala.
denda fisiko
Webgune baten bitartez eta telekomunikazio teknologiak erabiliz saltzen duen denda, denda fisikoa ez bezala.
online denda
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
maiztasun bakun
Taldeak osatzeko prozesua eta horren emaitza.
taldekapen
Bide zabala eta zoru gogorrekoa, gehienetan asfaltozkoa, garraiorako ibilgailuak ibiltzeko behar bezala egokitu dena.
errepide
Espainiako Erresuman, estatuak hiriak lotzeko eraiki zituen bide nagusietako bakoitza.
errepide
Eskerrak emateko.
esker anitz
Zerbait jaurtitzen den aldietako bakoitza.
jaurtialdi
Une jakin eta zehatz batean gertatzen dena.
aldiuneko
Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
bazter-maiztasun
Txerriaren familiako aberea, orokorrean.
abere beltz
Jolastea atsegin duena; jolasteko joera duena.
jolasti
Pitagoras (K.a VI. mendea) filosofoari edo haren doktrinari dagokiona.
pitagoriko
Pitagorasen jarraitzailea.
pitagoriko
Beste bi zenbaki karratuen baturaz, 0 kenduta, sortzen den karratuaren berrekizun-zenbakia.
zenbaki pitagoriko