Advanced Search
Search Results
11842 total results found
Bereziki animaliei buruz, denetarik jaten elikatzen dena.
orojale
Formakuntza laburreko aldi bat bete dela egiaztatzen duen ziurtagari edo titulua; delako formakuntza-aldia.
mikrokredentzial
Gehienbat langile xumeak eta horien familiak bizi diren auzoa, gehienetan zerbitzu eskasekin, etxe apal eta urbanismo zatarrekoak.
langile-auzo
Ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarritasun edo iraunkortasunezko materialak baliatuz eta prozesuak garatuz, hala nola hondakinak minimotuz, jarduten duen industria.
industria jasangarri
Hil eta gero, arima edo espiritua beste izakin bizidunen gorputz bat aldatzea eta horren posibilitatea, sinesmen gisa hartzen dena.
berraragiztatze
Ordaindu egiten duena.
ordaintzaile
Parlamentu bateko kidea.
parlamentari
Negozio edo enpresa baten kudeaketa eta kontrolaren ardura hartzen dituen profesionala.
negozio-kudeatzaile
Gogoan izan edo gogoratzeko modukoa edo hori merezi duena.
gogoangarri
Higuina, nazka, asperdura edo gorrotoa eragiten duena.
higuingarri
Liburu, disko eta antzekoei buruz, lehenengoaren ondorengo argitalpenetako bakoitza.
berrargitalpen
Alarguna den emakumezkoa.
alarguntsa
Ezer ez jakin.
bost jakin
Oharra: interjekzioetan erabiltzen da bereziki, eta ironiaz, bost hitzaren esanahia "asko" edo baita berez. Ohikoak dira horrela: bost dakizu zuk!, bost dakik hik! eta gisakoak.
Etorkizunerako; etorkizunean izango dena edo izan daitekeena aintzat hartuz.
aurrera begira
Maila berean jarri.
galgatu
Zerbaiten abiadura moteldu.
galgatu
Ikastetxe edo ikastaro batean matrikula ofizialerako izapideak egin baino lehen egin beharreko izen ematea.
aurrematrikulazio
Teknologiaren nahiz ekonomiaren ikuspuntutik.
teknoekonomikoki
Osasuna kirol taldearekiko zaletasuna; delako zaleen taldea.
osasunismo
Osasuna futbol taldearekiko zaletasuna; delako taldearekiko zaletuen taldea.
osasunzaletasun