Advanced Search
Search Results
13301 total results found
Abere izatearen nolakotasun; aberearen izaera.
aberetasun
Abereen kidekoa, bereziki pertsonei buruz.
aberetiar
Gizakiei buruz, abereen izaera basatia duena.
aberekoi
Pertsonei buruz, abereen ezaugarri basatiak hartu.
aberetu
Beste objektu edo irudi geometriko bati buruz, haren zentro berdina duena.
zentrokide
Lanerako edo haragi, esnea edo beste produktu edo gaiak eskuratzeko hazi eta erabiltzen den animalia.
abere
Era ordenatuan, gauza multzo bat gauzatu edo gertatu ahala.
sailean-sailean
Haurtzaroan.
txikitan
Pertsona bati buruz, helduarora heltzen denean.
handitan
Pertsona bati buruz, hitz egiteko duen erraztasuna edo joera.
hitz-etorri
Planeten atmosferatik haratago eta argizagi edo astroen artean dagoen eremua.
kanpo espazio
Antzina, kontzeju bateko auzokideek batzarrak egiteko erabiltzen zuten eraikin komunala, egun askotan udaletxe bilakatu dena.
kontzeju-etxe
Herrialde batean indar militar inbaditzaileen eta haiek jarritako agintarien aurka diharduen erresistentzia armatuko kidea, bereziki Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan.
partisano
Delako erresistentziari dagokiona.
partisano
Gai, tamaina edo forma desberdinetako partikula edo zatien baterakuntza, masa trinko bat osatu arte.
konglomerazio
Arlo jakin batean, hala nola kimikan edo fisikan, esperimentu zientifiko eta teknikoak egiteko instalakuntza, horretarako egokiak diren tresna eta gailuez hornitua.
laborategi
Pertsona edo erakunde batek jendartean duen ospe edo iritzi bikaina.
prestigio
Biraoka edo maldizioka.
putzak bota eta bota
Liburuen hasieran sarrera gisa jartzen den kapitulua.
hitzaurre
Aragoi Garaiko hizkuntza erromantze herrikoi eta tradizionala.
aragoiera