Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Delako puntuaren inguruko eskualde geografikoa.
lurburu
Gorputzaren organo batzuk barrutik estaltzen dituen azalera hezea, mukia jariatzen duena.
mukosa
Ipar poloa eta horren inguruko eskualdea.
iparburu
Hego poloa eta horren inguruko eskualdea.
hegoburu
Ahoan edo beste mukosa batean ateratzen den pikorra.
enantema
Europako mendebaldean dauden herrialdeen multzoa, bereziki kostaldea Ozeano Atlantikoan dutenak, Eskandinavia eta Iberiar Penintsulako herrialdeak ezik.
Mendebaldeko Europa
Gerra Hotzaren garaian, Altzairuzko oihalaren mendebaldean zeuden herrialdeen multzoa, bereziki NATO erakunde militarrean integraturik zeudenak.
Mendebaldeko Europa
Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
segmentu
Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.
segmentu
Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
segmentu
Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
segmentu
Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.
segmentu
Heretikoa.
hereje
Erlijio bateko jarraitzailea izanik ere, horren doktrina edo gutxienez dogma batzuk ukatzen dituen pertsona.
heretiko
Eskola filosofiko, ekonomiko edo beste jakintza arlo bateko printzipio edo dogma batzuk kolokan jartzen dituen pertsona; erakunde bateko printzipio edo oinarriak hausten dituen pertsona.
heretiko
Tranpa edo iruzurra egiteko joera duena.
maulati
Liturgia edo erlijio-kultu bateko zeremonia edo errituei dagokiena.
liturgiko
Lorearen pistiloaren goialdea, polena jasotzen duena.
estigma
Bidaiarien garraioan, prestazio apalagoak eskaintzen dituen tarifa merkea.
klase ekonomiko
Epikuro filosofoaren doktrinaren jarraitzailea.
epikurotar