Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Kantatzen; kanten bitartez.
kantutan
Abesten, kantatzen.
kantuan
Erabiltzaile batek testu-mezuak, irudiak, audioak, bideoak eta dokumentuak telematikoki bidali eta beste erabiltzaile batek istantean jasotzeko aplikazio informatikoen multzoa.
berehalako mezularitza
Eragindako ondorioak bere gain hartzeko betebeharra.
erantzukizun
Besteekin krudel jokatzea atsegin duena.
sadiko
Salmenta, ekoizpen edo kideko magnitude ekonomiko baten gehikuntza aldi batetik bestera, inflazioaren efektua kenduta.
hazkunde erreal
Gaitzesgarria den lizuntasuna.
lizunkeria
Obszenoa, lotsagarria edo moralaren aurkakoa denaren nolakotasuna.
obszenitate
Ilusio faltsua; funtsik gabeko lilura.
txakurraren gauerdiko amets
Adibideak: Txakurraren gauerdiko ametsak ziren bere proiketu guztiak.
Aurrera eraman ezin daitekeen nahi, asmo edo ilusioa.
txakur-amets
Metro bateko aldea duen kuboari dagokion bolumen-unitatea, mila litroren baliokidea eta m<sup>3</sup> ikurraz adierazten dena.
metro kubiko
Zuzenki, tarte edo irudi geometriko baten erdian dagoen puntua.
erdiko puntu
Zuzenki, tarte edo irudi geometriko bateko erdian dagoen puntua.
erdigune
Estatus altuena duen gizarte klasea, elite ekonomiko eta soziala osatzen duena.
goi-mailako klase
Estatus maila altuko ertaineko gizarte klaseko sektorea, errenta altu samarrak, goi mailako ikasketak eta lanbide kualifikatuak dituena.
goi-erdi mailako klase
Diktaduraz gobernatzen den estatua.
estatu diktatorial
Diktadura batean oinarritzen den erregimen politikoa.
erregimen diktatorial
Ulertzea; ulertzearen egitatea.
ulerpen
Ulertzea eta horren egitatea.
ulermen
Bereziki ordainketa bati buruz, zatika eta aldi desberdinetan zehar.
epeka