Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Legezko prozedura edo efektu bat jarritako epea gainditu delako indarrik gabe uztea edo geratzea.
preklusio
Objektu erreal edo matematiko bat definitu eta zehazten duten datuetako bakoitza.
parametro
Zeramikazko adreilu mehea, alde batetik beiraren itxurako geruza duena eta hormak eta zoruak estaltzeko erabiltzen dena.
lauza beiraztatu
Harrizko edo beste material gogor bateko pieza lau eta mehea, bereziki zoruak estaltzeko erabiltzen dena.
lauza
Lauza beiraztatu.
lauza berinaztatu
Inguru batean sakabanatutako materialen metaketa progresiboa, material horiek nukleo edo beste egitura batean bildu eta horren handitzea dakarrena.
akrezio
Esne Bidean bizi eta gizakiekin komunikatu litezkeen zibilizazio estralurtarren kopurua parametro batzuen arabera zenbatesten duen ekuazio edo formula (Frank Drake astronomoa, 1930-2022).
Drake-ren ekuazio
Antzinako klima ikertzen duen jakintza-arlo zientifikoa.
paleoklimatologia
Parametro baten kuantifikazioa lagin datuetan oinarrituta.
estimazio
Ezezaguna den magnitude baten gutxi gorabeherako balioa eman.
estimazio
Zerga baten oinarri zergagarriaren kuantifikazioa.
estimazio
Espainiako lan-legerian 2012tik erregulatutako iraupen mugatuko lan-kontratua, lanbide bat ikasten ari diren pertsonei zuzendua.
prestakuntzarako eta ikaskuntzarako lan...
Pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen den makina.
ibilgailu
Frontoi bateko erlaitz inklinatu eta horizontalaren artean zabaltzen den horma zati triangeluarra.
tinpano
Atabal zabal baten forma duen perkusiozko musika-tresna.
tinpano
Astrolabio baten plaka finkoa, non zeruko koordenatuak grabaturik dauden.
tinpano
Lurra zentrotzat duen irudizko esfera, erradio mugagabea duena, non astroak zeruan begi-bistan agertzen diren bezala proiektatzen diren.
zeru-esfera
Langileak lanean diharduen bitartean lanbidea irakastea helburu duen iraupen mugatuko lan-kontratua.
prestakuntza-kontratu
Itsaso, aintzira eta ibaietako arrainak harrapatzeko lehen sektoreko jarduera ekonomikoa eta horri dagokion lanbidea.
arrantza
Arrantzaleku, arrantzategi.
arrantza-toki