Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Periodoa ez duen eta beraz zatiki parte mugatua duen zenbaki hamartarra, zatiki bidez adieraz daitekeena.
hamartar zehatz
Bi zenbaki naturalen kenketaz sor daitekeen edozein zenbaki, zenbaki natural, zero edo zenbaki naturalak minus zeinuarekin izan daitekeena,
zenbaki oso
Aldagai askearen tarte batean jauzi eta etenik ez dituen funtzioa.
funtzio jarraitu
Funtzio matematiko bati buruz, funtzioa definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
izate-eremu
Funtzio matematiko bat definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
definizio-eremu
Zenbaki jakin baten zatikizko adierazpena (adibidez, 1.5 zenbakiaren zatiki sortzailea 3/2 da).
zatiki sortzaile
Integral matematikoa ebazteko erabili ohi den metodoetako bat, integratu beharreko funtzio eta diferentziala bi atal edo zatitan banatzen duena.
zatikako integrazio
Funtzio matematiko bati buruz, aldagai askea eta independentea aldatzen dituen funtzioa, y=f(x) funtzio bati x=f(y) funtzioa alegia.
alderantzizko funtzio
Zaharkituta eta hondatuta izateagatik deuseztatu egiten diren gailu eta osagai elektronikoek osatzen duten hondakinen atala, bereziki ingurumenarentzat arriskutsutzat hartzen direnak.
zabor elektroniko
Lehen Mundu Gerra, 1914-1918 urte bitartekoa.
Gerra Handi
Duela denbora gutxi, zertxobait lehenago.
arestian
Maskor kiribila duen gastropodoa.
barakuilu
Aldagai independentearen balioen arabera, definizio desberdinak dituen funtzio matematikoa.
zatikako funtzio
Lur eremu lau zabal samarra.
lautada
Lur eremu bati buruz, maldarik ez duena.
ordoki
Maldarik ez duen lur eremua.
ordoki
Sarrera biko taula.
sarrera bikoitzeko taula
Abereak hazi eta zaintzeko jarduera.
aberezaintza
Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.
izatezko bikote
Elkarrekiko afektibitatean eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den bi pertsonen arteko harremana.
izatezko batasun