Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Aurrean.
parez pare
Zerura joatea; zerura zerbait eramatea.
zeruratze
Arlo jakin batean antolakuntza propioa duen lurraldea.
barruti
Nazkatuta egon, gogaituta egon.
leporaino egon
Oinarrizko jakintzak.
hasi-masi
Diziplina bateko oinarrizko jakintzak.
hastapen
Guda edo borroka batean adosten den etenaldia, hasiera eta bukaera jakinekin.
tregoa
Guda edo borroka batean adostutako geldialdia, hasiera eta amaiera jakinak dituena.
menia
Arretaz begiratu; begiradaz arakatu.
begiak zorroztu
Adibideak: Emakume horrengana zorroztu zituen begiak. Begiak zorroztu zituen pantailara.
Malda edo aldapa; inklinazioa duen eremua.
pendiz
Konkretua ez dena; kasu indibidualen ezaugarri bereziak aintzat hartu gabe orotara zabaltzen dena.
abstraktu
Atea ireki eta ixteko atearen ertzean jartzen den pieza birakaria.
ate-erro
Ia berdina; ia bera.
beretsu
Oharra: Euskaltzaindiak "bertsu" erabiltzea gomendatzen du.
Zerbait zaindu, gorde edo kontrolatu egiten duena.
begiratzaile
Bereziki jendaurreko saio batean, oharrak, iruzkinak edo kritikak egiten dituen pertsona.
ohargile
Testu bati buruzko oharrak edo iruzkinak egiten dituen pertsona.
ohargile
Tabako-hostoak edo horren zatiak zilindro forma emanez bilduz, mutur batetik piztuz horren kea beste muturretik xurgatzeko droga gisa erabiltzen dena.
zigarro
Tabako-hosto zatiez paper fin batean eginiko bilkaria, droga gisa erretzen gisa.
zigarreta
Zigarroa erre ondoren erre gabe uzten den muturra.
zigarrokin
Zigarro batetik erre gabe geratzen den hondakina.
mutxikin