Advanced Search
Search Results
11973 total results found
Plus zeinuari buruz, minus zeinua, edo alderantziz, minus zeinuari buruz plus zeinua.
kontrako zeinu
Integrazio-eremua definitua duen funtzio baten integrala.
integral mugatu
Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
integral mugagabe
Funtzio baten integrala kalkulatzen den balio-tartea edo eremua.
integrazio-eremu
Integratu egiten den funtzio matematikoa, integral ikurraren ondoren azaltzen dena.
integrakizun
Integrazio-eremuetako bat infinitua duen, integrazio-eremuko balioetako batean integrakizunak balio infinitua hartzen duen edo integrazio-eremuan jarraitua ez den funtzio baten integrala.
integral inpropio
Kolore anitz dituena.
koloreaniztun
Funtzio baten integral mugagabea kalkulatzean, jatorrizko funtzioari gehitzen zaion konstante zehazgabea, integrakizunaren funtzio jatorrizko guztien multzoa adierazteko.
integrazio-konstante
Agiriak idazteko inprimaki berdinak biltzen dituen koadernoa, hartatik taloi edo orri osoak erauzteko prestatua.
taloitegi
Txekeak biltzen dituen koaderno txikia.
taloitegi
Aldagai anitzeko funtzio matematiko bati buruz, aldagai bakar bati buruz kalkulatzen den deribatua, beste aldagai guztiak konstante atxikiz.
deribatu partzial
Gutxienez balio ezezagun edo zehazgabe bat jasotzen duten bi adierazpen aljebraikoen arteko desberdintza, handiago, handiago edo berdin, txikiago edo txikiago berdin zeinuen bitartez, ezezag
inekuazio
Gailu bateko osagai bereizia, beste mekanismoekin lotura minimoa duena eta aise jarri edo ordeztu daitekeena.
mikromodulu
Irakasgai multzo txiki eta bereizia, jakintza arlo konkretu bati buruzkoa.
mikromodulu
Aldatu ahala, beste bi aldagaien artean dagoen kausa-efektu edo dependentzia-erlazioa eragiten duen aldagaia.
aldagai moderatzaile
Baldintza edo propietate jakin bat, hala nola objektu geometriko baterako distantzia zehatz bat izatea, betetzen duten plano edo espazioko puntuen multzoa.
leku geometriko
Beste aldagai baten balioa aurresateko erabiltzen den aldagaia, harekin erlazionaturik dagoena.
aldagai aurresale
Bideo laburra, gehienetan irudiz lagunduta abesti edo konposizio musikal bat ezagutzera ematen duena.
bideoklip
Ikertzaileak aldagai independente gisa hartu baino kontrolatu ahal ez duen aldagaia.
aldagai atributibo
Ikertzaileak aldagai independente gisa harturik, haren balioak kontrola ditzakeen aldagaia.
aldagai aktibo