Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Berez ume bati dagokion pertsona heldu baten jokabide gaitzesgarria.
umekeria
Garrantzirik ez duen gauza.
huskeria
Garrantzirik gabeko gauza.
txikikeria
Pertsona bati buruz, gaixo edo zauriturik izateagatik ospitalera eraman eta bertan ingresatu.
erietxeratu
Gaixo bat ospitale batean egun batzuetarako sartu, han beharrezko tratamendua emateko.
ospitaleratu
Kristautasunean, Jesus haurra gurtzera joateko Betleemgo izarra jarraitu zuten jakintsuetako bakoitza.
errege
Aktibo edo ondasun batek ustegabean jasan duen balio-galtzea.
balio-narriadura
Aldagai batek gehitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
alderantzizko korrelazio
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoaz mintzatuz, aldagai batek gora egitean, beste aldagaiak ere orokorrean gora egiten dueneko egoera.
korrelazio zuzen
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio negatibo
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat handitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio positibo
Aldagai estatistiko kuantitatibo zenbait batera irudikatzen dituen diagrama estatistikoa.
sakabanatze-diagrama
Bi aldagairi buruzko baterako datuak kartesiar diagrama batean puntu banaz irudikatzen dituen diagrama estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioa esploratzeko erabiltzen dena.
puntu-hodei
Aldagai estatistiko batzuen baterako balioak irudikatzen dituen diagrama, aldagai bat handitzean bestea handitu edo txikitu egiten den ikusteko eratzen dena.
korrelazio-diagrama
Beste mineral, mineral bateko kristalez edo bestelako materialez osaturiko arroka edo materiala.
agregatu
Mineral edo mineral bateko kristal ezberdinez osaturiko arroka edo masa.
agregakin
Agregatu edo batu egiten duena.
agregatzaile
Batzarra, biltzarra.
batzaldi
Eraso eginez, bortxaz edo oldarrez jokatzeko joera.
agresibitate
Eraso eginez, bortxaz eta oldarrez jokatzeko joera duenaren nolakotasuna.
erasokortasun