Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Lepidopteroen ordenako Geometra generoko tximeleta.
geometrialari
Pertsona bati buruz, lanean oso fina edo bikaina dena; oso langilea dena.
baratxuria baino finago
Elkarte edo sozietate bateko bazkide guztien bilkura ekitaldi ofiziala.
batzar orokor
Gauzak egin eta jarduteko adore eta gogo bizia.
gogoberotasun
Zerbaitek merkatu batean duen balioa, eskaintzaren eta eskariaren eraginez finkatzen dena.
kotizazio-balio
Mailegu edo bestelako zor-titulu bat itzultzeko aldiro ordaintzen den zenbateko bakoitza.
amortizazio-kuota
Mailegu bat amortizatu edo itzultzeko metodoa, non interesez gainera amortizaziorako kuota konstanteak ordaintzen diren.
amortizazio konstante
Aurreikusita dagoen zerbait gauzatu bitartean, horretarako geratzen den denboraren kontaketa.
atzera-kontu
Animalia edo pertsona batek hortzak nonbait finkatu eta estutzea, horri heldu edo puska bat ateratzeko.
ausiki
Ziztada.
ausiki
Erroketa adierazteko ikur grafikoa, zeinaren azpian errokizuna eta gainean errotzailea (2 denean ezik, orduan ez baita beharrezkoa) jartzen diren.
erro-ikur
Erroketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza.
errodura
Bi multzo edo gehiagori buruz, elementu komunik gabekoa.
disjuntu
Eragiketa matematikoa, zeinak errokizun eta errotzaile baterako, non errodura edo haren emaitza errodura ber errotzailea eginda errokizuna ematen duen zenbakia den; berreketaren alderantzizko
erroketa
Datu kuantitatiboen multzo baterako, hirugarren eta lehenengo kuartilaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
kuartil arteko ibiltarte
Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.
kaxa-diagrama
Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber bi egin.
karratura jaso
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen batura zati datu kopurua kalkulatuz.
batezbesteko aritmetiko
Finkatutako helburuak betetzeko, burutu beharreko operazio edo ekintzak ezartzen dituen plana, bereziki epe laburrera garatzen dena.
plan operatibo
Beste helburu orokorrago batzuk lortzeko zehaztu diren bitarteko helburuak eta ekintzak zehazten dituen plangintza-mota, plangintza estrategikoa baino zehatzagoa.
plangintza operatibo