Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Pertsona edo orokorrean izaki bizidun batek gaixotasun edo patologia bat pairatzeko joera edo probabilitate handiagoa.
predisposizio
Homosexualitate femeninoa; emakume batek beste emakumeengana duen sexu joera.
lesbianismo
Emakumeenganako sexu-joera duen emakumea.
lesbiana
Lesbianismoari dagokiona; lesbianismoarekin loturikoa.
lesbiko
Hitzen zerrenda ordenatuak, horien esanahi eta erabilerekin batera, osatzea helburu duen jakintza-arloa; hiztegiak, lexikoak eta glosategiak osatzeko tekniken multzoa.
lexikografia
Arrautzak eginez ugaltzen dena.
obiparo
Zorrak garbitu edo kentzea.
kitapen
Kitatze.
kitatze
Bakoitzak bere interesen alde jokatu.
nork bere opilari su eman
Nork bere interesen alde jokatu.
nork bere opilari ikatza eman
Kartesiar diagrama batean, koordenatuen jatorritik luzatzen den ardatz horizontala, non x balio edo abzisa ezberdinak kokatzen diren.
OX ardatz
Zuzeneko zerga.
zerga zuzen
Pertsona, enpresa edo beste erakundeen ondarea, errenta edo orokorrean ahalmen ekonomikoa zuzenean zergapetzen duen zerga.
zuzeneko zerga
Masa eta bolumenaren arteko erlazioa.
dentsitate
Erosteko Eskaintza Publikoa, enpresa bateko akziodunei haien akzioak erosteko egiten den eskaintza.
EEP
Pertsona edo erakunde batek baku edo beste finantza entitate batean duen diru gordailua, nahi duen momentuan eta berehalakoan dirua berreskuratzeko aukera ematen duena.
ageriko gordailu
Pertsona edo erakunde batek finantza-entitate batean epe jakin baterako ezartzen duen dirua, aurrezki gisa eta interesen trukean.
aurrezki-gordailu
Errentaren eta banaketa bat adierazten duten beste aldagai batzuen kontzentrazioa neurtzen duen indize edo adierazlea.
Gini-ren indize
Kanpai itxurako probabilitate-banaketa simetrikoa, banaketa normalaren antzekoa, populazio normal baten bariantza ezaguna ez denean estatistiko baten lagin-banaketa gisa agertzen dena.
Student-en t banaketa
Hilgarritasun-tasa.
hilgarritasun