Advanced Search
Search Results
11975 total results found
Ikertzaileak aurrez dituen intentzio edo asmoen arabera egiten den laginketa ez-probabilistikoa.
intentziozko laginketa
Inkestatua definitutako xede-talde edo populazioko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko prestatzen den galdera, orokorrean galdesortaren hasieran jartzen dena.
iragazki-galdera
Ura garraiatzeko antzinako eraikuntza, non ura grabitatez mugiarazten den, bereziki hiriak urez hornitzeko erabilia.
akueduktu
Ura toki batetik bestera eramateko erabiltzen den kanal, erreten, zanga edo hodi sistema.
akueduktu
Delako likidoa duen idazteko tresna, idazluma ez bezala behin eta berriz busti behar ez dena.
axota
Idazteko edo marrazteko eskuko tresna, tintaz bustitzeko metal edo beste material bateko punta zorrotz bat duena.
idazluma
Gaixoak, zaurituak eta orokorrean ospitalera eraman beharreko pertsonak garraiatzeko ibilgailua, pertsona horiei oinarrizko arreta emateko egokitua.
anbulantzia
Indar handiz, indar guztiarekin.
leher eta zapart
Kosta ahala kosta.
leher eta zapart
Bozketa batean, boto-emaileak botoa zein hautagai, alderdi edo aukerari ematen dion adierazteko erabiltzen den orria, gehienetan hautetsontzi batean sartuz.
boto-txartel
Bozketa batean, hautagai, alderdi edo aukera bakoitza adierazten duen txartela, hura hautetsontzian sartuz botoa emateko erabiltzen dena.
boto-paper
Boto-txartel desberdinak gordetzen dituen toki itxi txikia, bertara pertsonak sartu eta nahi duten boto-txartela jendearen bistatik aparte hartu ahal izateko prestatua.
boto-kabina
Balioduna ez den botoa.
boto deusez
Balioduna ez den eta beraz boto zenbaketatik aparte geratzen den botoa, esaterako boto-txartelak beharrezko formatua ez izateagatik.
boto nulu
Boto-zenbaketan balioduntzat hartzen ez den botoa, botoa aintzat hartzeko beharreko baldintzak betetzen dituelako, esaterako boto-txartelaren formatuari dagokionean.
boto baliogabe
Boto-sistema, non boto-emaile indibidualek erabakia hartzeko botoa zuzenean eman ordez, haiek aukeratutako ordezkariak diren azken erabakia hartzeko botoa ematen dutenak.
zeharkako sufragio
Hautesleku batean boto-emaileen botoak jaso eta zenbatu egiten dituzten pertsonen taldea.
hauteskunde-mahai
Hauteskunde-mahaia.
hautes-mahai
Hauteskunde-mahaia.
hautesmahai
Hauteskunde-programa.
hautes-programa