Advanced Search
Search Results
9158 total results found
Igeri egitean, besoa aurreratuz eta atzera bultzatuz egiten den mugimendu bakoitza.
besakada
Begi azpian dagoen azal iluneko zatia.
betazpi
Betazpi handiak eta nabarmenak dituena.
betazpitsu
Asko jan ondoren, urdaila betea izatearen sentsazioa.
betekada
Otordu oparoa.
betekada
Betirako bihurtu edo bilakatu.
betikotu
Hormigoia, zementua eta hartxintxarrak batzen dituen nahasketa, eraikuntzan erabiltzen dena.
betoi
Bortitz, gogor, bihurri edo basatia dena hezi eta mendean hartu.
bezatu
Bazkalondoko loaldi laburra.
biao
Urtegi edo beste motako gordailu bat beteta dagoen maila.
betetze maila
Helburu batzuei buruz, horiek zenbateraino bete diren adierazten duen neurria.
betetze maila
Hotel eta bestelako ostatuetan, eskaintzen diren ohe edo leku guztietatik aldi jakin batean zenbat bete diren adierazten duen portzentajea.
betetze maila
Betazalak ireki eta ixteko mugimendu errepikakorra.
betikara
Bi zenbaki harturik, bata bestea adina aldiz batu (adibidez, hiru bider bi, hiru gehi hiru da, hots sei).
biderkatu
Zerbait egitera bultzatzen duen oldar edo bulkada.
bihozkada
Zerbait sinestera daraman intuiziozko susmoa.
bihozkada
Bihotz eta gogo biziz eta adorez jokatzen duena.
bihoztoi
Sakabanatutako gauzak biltzeko tresna.
bilgailu
Pertsonen bilera, bereziki gai batzuei buruz informatu eta eztabaidatzeko egiten dena.
bilkura
Izaki bizidunetako prozesu kimikoak ikertzen dituen zientzialaria.
biokimikari