Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Gizakiaren belaunaren eta orkatilaren artean dagoen hanka zatiko atzealde mamitsua.
zangosagar
Oparoa.
zarbatsu
Kirol batzuk praktikatzeko erabiltzen den eremu lau eta gehienetan laukizuzena (futbol-zelaia, hockey-zelaia).
zelai
Ekintza, egoera edo egitate bati zerga ezarri eta aplikatu.
zergapetu
Sexu bidezko ugalketan, gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean sortzen den zelula, zeinetik enbrioia sortuko den.
zigoto
Sakonera.
zingo
Uretan ontzi batek hartzen duen sakonera.
zingo
Ekaitzak dakarren haize bortitza.
zirimola
Oreka galtzearen sentsazioa dakarren ondoeza, konortea galtzea ere eragin dezakeena.
zorabio
Zauri edo pikor jakin batean sortu eta jariatzen den zornea.
zornadura
Zorrak hartuz, zordun bihurtu.
zorpetu
Plastiko edo beirazko harizpi mehea, argia transmititzen duena, argiztapenerako eta datuen transmisio azkarrerako erabiltzen dena.
zuntz optiko
Zakila ahoz zupatu edo zurrupatzea.
zupaldi
Haizearen edo uraren birakako mugimendu azkar eta bortitza.
zurrunbilo
Airea, hautsa edo kea azkar eta bizi birarazten duen haize mugimendu bortitza.
zirimola
Zerbaiten aurrekontua zehaztu.
aurrekonturatu
Zerbait zuzenean ez adierazteko erabiltzen den esapidea.
itzulinguru
Birak emanez.
jira eta bira
Kapilau.
kaperau
Parrokiarik osatzen ez duten sinestunentzat, hala nola presondegi edo ontzi batean, meza eta bestelako zerbitzu erlijiosoak eskaintzen dituen apaiza.
kapilau