Advanced Search
Search Results
601 total results found
Lekaimeak edo fraideak elkarrekin bizi diren etxea.
komentu
Eleberriak idazten dituen idazlea.
eleberrigile
Bizitza eta izaki bizidunak, haiek garatzeko kondizio fisiko-kimikoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
biologia
Hezeturiko zereal-aleak, bereziki gariarenak, guztiz ehotu edo xehetu gabe eskuratzen den irin pikortatua, sukaldaritzan plater ugari prestatzeko erabiltzen dena.
irin larri
Ficus sycomorus espezieko zuhaitza, masustondoen familiako, bereziki Afrikan zabaldua.
piku-masustondo
Hizkuntza orokorrean nahiz hizkuntzak partikularrean, haien jatorria, bilakaera, egitura eta erabilera aztertzen dituen diziplina teoriko eta zientifikoa.
hizkuntzalaritza
Bereziki paletetan jarritako zamak biltegi baten barruan garraiatu eta pilatzeko edota beste ibilgailu batera igo edo handik jaisteko erabiltzen den ibilgailu motorduna.
orga jasotzaile
Urbanismoa, hots hiriak eta horien antolamendua, landu eta ikertu egiten duen pertsona aditua.
urbanista
Aldaketatik gora beste jantzi guztien gainetik janzten den jantzi irekia, mahukak dituena, bereziki egoera formaletan erabiltzen dena.
jaka
Jaka.
txaketa
Prospektiban edo epe luzera gizartean izango diren joerak aurreratzen dituen aditua.
prospektibista
Toki jakin bateko berriak ematen dituen kazetaria.
korrespontsal
Abelgorriaren atzeko laurdeneko haragi-zatietako bat, gantz eta zain gutxikoa.
biribilki
Karraska soinua.
krak
Aizkoraz egurra moztea ohiko jarduera edo lanbidetzat duen pertsona.
aizkolari
Pieza edo elementuak mihiztatu, ahokatu edo lotu egiten dituen pertsona, bereziki zurgintza lanetan.
mihiztatzaile
Laborategietan mikroorganismoen ugalketarako, ehunen hazkuntzarako edota horien laginak gordetzeko erabiltzen den beira edo plastikozko ontzi biribil lau estalkidun eta sakonera txikikoa.
Petri-ren plaka
Finantzetan diharduen edo aditua den pertsona.
finantzari
Igitaiaz edo horren ordezko tresnak baliatuz uzta biltzen duen pertsona.
igitari
Antzerki-lanak idatzi eta oholtzaratu egiten dituen pertsona.
antzerkigile