Advanced Search
Search Results
2672 total results found
Barne Produktu Gordina eta antzeko agregatu ekonomikoetan, produktuak, zerbitzua, ondasunak eta abar haien merkatu prezioaren arabera egiten den kalkulua adierazteko, zergak gehitu gabe.
faktore-kostutan
Arte-margolanen bilduma eta hura gordetzen duen lekua eta instituzioa.
pinakoteka
Film eta beste lan zinematografikoen bilduma eta hura kudeatu egiten duen erakundea.
zinemateka
Gehienbat turismo eta aisialdiarekin loturiko zerbitzuen erreserbak banaketa-kanal ezberdinetatik denbora errealean jaso eta kudeatu egiten dituen sistema telematiko zentralizatua.
erreserba-zentral
Garbitu, arropa zuritu eta desinfekziorako erabiltzen substantzia likido alkalino eta oxidatzailea.
lixiba
Eskulana eta makinak baliatuz, lehengaiak eta bitarteko produktuak eraldatu egiten dituen industriaren sektorea.
manufaktura-industria
Erakunde, jokabide eta beste gauzei buruz, abertzaletasunaren ideologia bereganatu eta horri jarraitzen diona.
abertzale
Zurezko pieza lodi eta sendoa, mutur puntadun batekin, lurrean iltzatu eta hesiak egiteko erabiltzen dena, haien artean sarea edo txarrantxa zabalduz.
hesola
Erregea eta haren familia zaindu eta babestu egiten duten zaintzaile edo guardiaren jarduera.
erregezaintza
Ezagutzak eta trebetasunak ebakuatzeko diseinaturiko proba edo azterketa, non galdera bakoitzari erantzun garbi eta zuzenak dagozkion.
proba objektibo
Liburu eta antzeko dokumentuetan, atalen eta azpiatalen araberako banaketa era laburtuan azaltzen duen zerrenda ordenatua.
aurkibide
Bestelakoa eta ezberdina izatearen nolakotasuna eta izaera.
alteritate
Diskurtso mota bati eta hitz jakinei buruz, behin eta berriz edo etengabe esan edo erabiltzen direla adierazteko.
hitzetik hortzera
Agenda fisikoen antzera, egunero egin beharrekoka, hitzorduak eta antzekoak erregistratu eta antolatzeko gailu elektronikoa.
agenda elektroniko
Egunero egitekoak eta hitzorduak programatu eta antolatzeko aplikazio informatikoa.
agenda digital
Konstituzioari jarraiki eraturik eta hura errespetatuz diharduen gobernua, bereziki demokratikoki eta zuzenbide-estatuaren arauen arabera osatu bada.
gobernu konstituzional
Eliza katolikoetan, ostia kontsakratuak eta bestelako erlikia eta objektu sagaratuak gordetzen diren kutxatila edo armairutxo, aldareko horman sarturik kokatu ohi dena.
sagrario
Asiako Ekialdean dauden lurralde eta herrialdeek osatzen duten eskualdea, orokorrean Ozeanoko Bareko kostaldea eta inguruko lurraldeak biltzen dituena.
Ekialde Urrun
Amak haurdunaldian alkoholdun edariak kontsumitzearen ondorioz fetoarengan eta, jaio ondoren, haurrarengan sortzen diren nahasmendu fisiko eta psikikoen multzoa.
sindrome alkoholiko fetal
Objektu pertsonal txikiak, hala nola giltzak, dirua eta agiriak, eramateko erabiltzen den poltsa txikia, larruzkoa edo antzeko material batez egindakoa eta bereziki emakumeek eramaten dutena.
eskupoltsa