Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Hauteskundeetan, hautesleek emandako botoaren paperak sartzen diren kutxa.
hautetsontzi
Hauteskunde-programa.
hautes-programa
Hauteskundeetan, botoa emateko lekua, hauteskunde-mahai baten edo batzuen zaintzapean, non hautesleentzako boto-paperak eta haiek jasotzeko hautetsontziak dauden.
hautesleku
Kostaldean zaintza lanak egiten dituen ontzi txikia.
kostazain
Kostaldean zaintza lanak egiten dituen pertsona, maiz ontzi baten barruan.
kostazain
Testu lau edo hutsez osaturiko fitxategi informatikoa, formato-markarik gabekoa eta karaktereak, espazio hutsak eta lerro-jauziak baino ez dituena eta maiz datu multzoak osatzeko erabilia.
testu-fitxategi
Konputagailu batean testua osatzerakoan, testuari eransten zaion marka multzoa, tipografia, kolorea, tamaina eta abar irudikatzeko.
testu-formatu
Belauniko jartzeko altzaria, aulki baxu baten tankerakoa, otoitz eta gurtza egiteko erabiltzen dena.
belaunaulki
Datuak edo orokorrean informazioa taula batean jaso eta laburtzeko ekintza.
tabulazio
Delako ekintzaren emaitza.
tabulazio
Esklusiboki mahaigaineko konputagailu eta konputagailu eramangarrietarako, telefono adimendunak eta tabletak baztertuz, garatutako programa informatikoa.
mahaigaineko aplikazio
Mahai baten gainean edukitzeko diseinaturik dagoen ordenagailua, berez eramangarria ez dena.
mahaigaineko ordenagailu
Elementu multzo batetik elementu kopuru jakin bateko azpimultzoak osatzeko era kopurua, ordena kontuan hartu gabe, adierazten duen formula edo horren balioa.
zenbaki konbinatorio
Era uniforme, homogeneo edo baliokidean.
uniformeki
Gorputz batek grabitateak beste inongo indarrik ez eragitean espazioan jarraitzen duen mugimendu mota.
erorketa aske
Gorputz bat altuera batetik inongo oztoporik gabe lurreraino erortzea.
erorketa aske
Magnitude baten neurri, kantitate edo kopurua jaso eta adierazi.
kuantifikatu
Gai, artista edo bestelako egile bakar bati buruzko erakusketa.
erakusketa monografiko
Bi pertsona edo gehiagoren artean idatzizko elkarrizketa bat denbora errealean garatzeko erabiltzen den aplikazio informatikoa, irudiak eta beste edukiak txertatzeko aukera ere ematen duena.
txat
Delako aplikazioaren bitartez egiten den elkarrizketa.
txat