Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Ardura edo eskumen bat beste baten esku uztea eta horren ondorioa.
eskuordetza
Atsegina hartzeko jardunetan.
olgetan
Txantxa edo broma eginez.
olgetan
Erregearen ordez lurralde bat, bereziki urrutikoa denean, gobernatzen duen agintaria, erregeak berak izendatuta.
erregeorde
Erregeordearen emaztea.
erreginaorde
Adin txikikoa edo ez gai izateagatik tronuan ez dagoen erreginaren ordez monarka edo agintari goren gisa diharduen agintaria.
erreginaorde
Erregeordearen kargua.
erregeordetza
Pertsona edo erakunde batek zerbait egin edo garatzeko baldintzak bete edo gai dela egiaztatzeko jarduera.
egiaztatzegintza
Erregeordeak, erregearen ordezkari gisa, gobernatzen duen lurraldea.
erregeorderri
Erregeordeak agintzen duen aldia.
erregeordealdi
Erreginaorde baten agintaldia.
erreginaordealdi
Xakean, hasieran erregearen ondoan jartzen den pieza eta horizontalean, bertikalean eta diagonalean, atzera eta aurrera, mugitu daitekeen pieza.
erregina
Lagin batetik beste lagin berriak erauztean oinarritzen den teknika estatistikoa.
birlaginketa
Legebiltzar batean alderdi bakoitzak dituen eserleku kopuruak erakusten dituen grafikoa, legebiltzarretako hemizikloek bezala forma erdizirkularra duena.
diagrama erdizirkular
Datu kuantitatibo jarraituen multzo bat klase homogeneotan banatzeko prozesua.
diskretizazio
Holografia edo hiru dimentsiotan argiaren bitartez irudiak sortzeko teknologiari dagokiona; teknologia hori erabiliz garatutakoa.
holografiko
Argia manipulatuz hiru dimentsiotako irudiak sortzeko teknologia.
holografia
Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
burbuila-diagrama
Lehen eta bederatzigarren dezilen arteko aldea, sakabanatze neurri gisa erabiltzen dena.
dezil arteko ibiltartea
Jarduera-arlo bat arautu egiten duen lege eta xedapenen multzoa, jarduera hori nola garatu behar den baldintzatzen duena.
arau-esparru