Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Txat erako elkarrizketan aritu.
txateatu
Eraikin edo instalakuntza fisiko batean kokaturiko denda, online denda ez bezala.
denda fisiko
Webgune baten bitartez eta telekomunikazio teknologiak erabiliz saltzen duen denda, denda fisikoa ez bezala.
online denda
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza hartzen duten datuen kopurua, portzentaje edo proportzio gisa adierazita.
maiztasun erlatibo
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza agertzen den aldi kopurua.
maiztasun absolutu
Genetikoki desberdinak diren bi organismo desberdinen arteko ugalketan, zehatzago meiosi delakoan, haien zelulen ezaugarri genetikoak nahastu eta bateratzeko prozesua eta horren emaitza.
gaingurutzaketa
Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
maiztasun bakun
Datu kuantitatiboen banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza edo hori baino txikiagoak direnak agertzen diren aldi kopurua.
maiztasun metatu
Taldeak osatzeko prozesua eta horren emaitza.
taldekapen
Bide zabala eta zoru gogorrekoa, gehienetan asfaltozkoa, garraiorako ibilgailuak ibiltzeko behar bezala egokitu dena.
errepide
Espainiako Erresuman, estatuak hiriak lotzeko eraiki zituen bide nagusietako bakoitza.
errepide
Eskerrak emateko.
esker anitz
Esker anitz.
eskerrik anitz
Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruz ezartzen den balio-tarteetako bakoitza, non datuak bildu egiten diren haien zenbaketa egiteko.
klase-tarte
Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
maiztasun-taula
Zerbait jaurtitzen den aldietako bakoitza.
jaurtialdi
Une jakin eta zehatz batean gertatzen dena.
aldiuneko
Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
bazter-maiztasun
Txerriaren familiako aberea, orokorrean.
abere beltz
Higitu egiten den gorputz edo objektua.
higikari