Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Probabilitate-teoria eta hortik inferentzia estatistikoa garatzen dituen matematikaren adarra.
estatistika matematiko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko kendura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 5, 7, ...
segida aritmetiko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko zatidura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 9, 27, ...
segida geometriko
Biraketa-ardatza oinarriarekiko perpendikularra ez duen konoa.
kono zeihar
Ohorearen galera.
desohore
Ohorea kaltetu edo deuseztatu egiten duen ekintza edo gertaera.
desohore
Bereziki bidaietan erabiltzen den zaku txikia.
zakuto
Subjektu batek bere buruaren alderdi jakin bati buruz duen pertzepzio, iritzi edo balorazioa.
autopertzepzio
Gatazkak sorrarazi edo eragiten diren egoeraren nolakotasuna.
konfliktibitate
Irabaziak lortzearren, ondoren berriz prezio handiagoan saltzeko ondasunak erosi egiten dituena.
birsaltzaile
Zerbait, bereziki materiala ez denean, anplifikatu, indartu, handitu edo zabaltzeko ekintza eta horren ondorioa.
anplifikazio
Uhin, seinale edo bestelako fenomeno fisiko bat beste instantzia batera pasatzean gertatu edo eragin egiten den indartzea.
anplifikazio
Bitartean.
bizkitartean
Hala eta guztiz ere.
bizkitartean
Zerbaiten egiletzari buruz, egilearen izena aipatu edo adierazi gabe.
anonimoki
Belarra hazten den zela edo lursaila.
pentze
Galburu, pagotxa, leka eta antzekoetatik aleak atera.
aletu
Sorta edo multzo bateko elementuak zerrendatu.
aletu
Gariaren loreak eta fruituak biltzen dituen buruxka edo adartxoa.
galburu
Lur eremu nolabait mugatua.
lursail