Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

11978 total results found

Orro eginez.

orroka

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
rugiendo

Produktu bati buruz, izandako kostu finko nahiz aldakorrak estali eta hortik aurrera irabaziak ematen dituen salmenta kopurua.

errentagarritasun-atalase

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ekonomia
Gaztelaniaz
umbral de rentabilidad

Hedabideetan pertsona edo erakunde baten aurka eta publikoki erasotzeko asmoarekin batera zabaltzen den mezu kopuru handia.

kanpaina mediatiko

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
campaña mediática

Gertakari edo pertsona konkretu batek une batean masa-hedabideek plazaratzen dituzten mezu eta diskurtsoetan izan duen eragin edo presentzia.

oihartzun mediatiko

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
eco mediático

Ordezkari politikoak aukeratzen dituen hautesleen taldea, haiek erroldaturik dauden eskualde geografiko edo administratibo baten arabera definituta.

hautesbarruti

Tesaurus
hauteskundeak
Gaztelaniaz
distrito electoral
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
hauteskunde-barruti

Hauteskundeetan, ordezkari politikoak aukeratzen diren unitate geografiko edo administratiboa.

hauteskunde-barruti

Gaztelaniaz
distrito electoral
Tesaurus
hauteskundeak
Sinonimoak
hautesbarruti
Kategoria gramatikala
izen

Beste baten mendean dagoenaren egoera.

mirabetza

Gaztelaniaz
servidumbre
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
mendekotasun

Mirabe edo beste baten etxeko laguntzaile gisa diharduenaren egoera edo lanbidea.

mirabetza

Sinonimoak
otsein
Sinonimoak
morroi [gizona]
Sinonimoak
neskame [emakumea]
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
servicio doméstico
Zer
jarduerak

Harrokeria, arrandia.

artobero usain

Gaztelaniaz
vanidad [irónicamente]
Gaztelaniaz
chulería [irónicamente]
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ironia

Kristau fede, moral edo dogmetatik, interpretatu, baloratu, nabarmendu edo lehenesten dena.

kristauzentriko

Gaztelaniaz
cristianocéntrico
Kategoria gramatikala
izenondo

Zerbait beste baten itxura edo tankera garatuz egin.

antzeratu

Sinonimoak
imitatu
Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
imitar
Gaztelaniaz
representar

Norberaren nahi eta asmo gorenak lortzea, bereziki saiatuta egin denean.

autorrealizazio

Gaztelaniaz
autorrealización
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
psikologia

Bozketa edo hauteskundeen aurreko eguna, non hauteskunde-kanpaina legez eten egiten den, teorian hiritarrek injerentziarik gabe eta askatasunez euren botoa erabaki dezaten.

gogoeta-egun

Gaztelaniaz
día de reflexión
Kategoria gramatikala
izen
Tesaurus
hauteskundeak

Agintari politiko eta antzekoei kargu hartzeko ekitaldian ematen zaien makila, hartutako agintearen ikur gisa.

aginte-makila

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
bastón de mando

Aginpidea duenaren egintza.

agintaritza

Gaztelaniaz
ejercicio de la autoridad
Kategoria gramatikala
izen

Agintea duenaren ahalmena.

aginpide

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
autoridad [capacidad]
Gaztelaniaz
mando

Eguzkia ateratzen den egunaren zatia.

goizabar

Gaztelaniaz
alba
Gaztelaniaz
amanecer
Sinonimoak
egunsenti
Sinonimoak
goiztiri
Kategoria gramatikala
izen

Pertsona bati buruz, zoriona sentitzen duena.

zoriontsu

Kategoria gramatikala
izenondo
Gaztelaniaz
feliz [persona]

Zoriona dakarrena.

zoriontsu

Gaztelaniaz
feliz
Kategoria gramatikala
izenondo
Sinonimoak
zorioneko

Zoriontasunarekin.

zoriontsu

Gaztelaniaz
con felicidad
Kategoria gramatikala
aditzondo