Advanced Search
Search Results
2556 total results found
Aipatu den iraganeko une batetik aurrera.
handik aurrera
Une jakin batetik aurrera.
ordutik aurrera
Iraganean izan zen une batetik aurrera.
handik hara
Aldagai estatistiko batek har ditzakeen balio edo modalitate desberdinetarako maiztasunak zehazten dituen adierazpidea, taula bidez edo grafikoki.
maiztasun-banaketa
Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuen zentro, balio zentral edo erdigunea zenbatetsi egiten duen neurria.
joera zentraleko estatistiko
Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.
kaxa-diagrama
<i>Leporidae</i> familiako espezie batzuen ugaztun karraskari lagomorfoa, erbiaren antzekoa, 50 cm inguruko luzera eta 2,5 kg inguruko pisua dituena, haragitarako eta larrutarako hazten dena.
untxi
Hegazkin batetik jausgailuz lurreratzeko jarduera, izan aisialdikoa, kirolezkoa edo militarra.
parakaidismo
Begiei buruz, haiek erdi itxi.
txitxildu
Begiez mintzatuz, haiek erdi itxi.
txilotu
Bizitza erlijiosoa elkarrekin egiten duten pertsonen elkartea.
lagunarte
Zeremonia batean elkarrekin solemnitatez doazen pertsonen taldea.
lagundi
Beste pertsona bat kritikatuz isilka egiten den hizketa.
errankizun
Mintzaldi batean parte hartzen duen lagunetako bakoitza.
mintzaide
Garrantzirik ez duena.
kulu-mulu
Gogo bizi desiratu.
gurendu
Berezkoa ez den jokabidea.
afektazio
Absolbatu, barkatu edo errugabetzeko ekintza eta horren ondorioa.
absolbazio
Bereziki, pekatuen barkamena.
absolbazio
Absolbazioa dakarrena; absolbazioa ekartzen laguntzen duena.
absolbigarri