Advanced Search
Search Results
9160 total results found
Osotasun bat zati txikitan banatuta izatearen nolakotasuna.
atomizazio
Salgaiak erosi edo eskuratu egiten dituen enpresaria, haiek berriz saldu eta etekina ateratzeko.
merkatari
Prozesu edo harreman sozialen multzo bat antolatu, egituratu eta finkatu.
erakundetu
Prozesu edo harreman sozialen multzo baten antolaketa, egituraketa eta finkapena.
erakundetze
Jokabide, ekintza edo erabaki bat onargarritzat hartu ahal izateko gainditu behar ez den muga.
marra gorri
Aldi askotan.
hamaika aldiz
.
Mehatxu eginez.
mehatxuka
Txio eginez.
txioka
Jaiotzatiko akats, edo bizitzan jasandako zauri edo patologiengatik gorputzaren kanpoaldean jasandako kalteek funtzionalki edo estetikoki ebakuntzaz konpondu edo moldatzeko medikuntza-arloa.
kirurgia plastiko
Obesitatea, definizio zehatz baten arabera, pairatzen duten gizabanakoen portzentajea populazio batean, maiz eskualdearen, sexuaren eta adinaren arabera bereizita.
obesitate-tasa
Antzua denaren nolakotasuna.
antzutasun
Beste sexu bateko indibiduo batekin ernalketa eta ondorioz ugalketa burutzeko ezintasuna.
antzutasun
Gordetzean leku gutxiago hartu eta garraiorako erosoagoa izan dadin, hankak gaineko oholara makurtzen diren mahaia.
mahai tolesgarri
Ohe ondoan edukitzen mahai txikia, gainean lanpara jartzeko erabili eta gauean zehar beharrezkoak izaten diren gauzak gordetzeko tiraderak ere izaten dituena.
gau-mahai
Hirietan bizi den biztanleriaren portzentajea, biztanleria osoari buruz.
hiri biztanleria
Nazio baten maila gainditu egiten duena; nazio batzuk batera biltzen dituena.
nazioz gaindiko
Errua erru txikiena duenari bota.
ardien kulpak bildotsak pagatu
Kosta ahala kosta, kostatzen denari erreparatu gabe.
zor nahiz lor
Norberarentzat hartu, jabetza hartu, jabe bilakatu.
beretzakotu
Ibilgailu, gailu eta instalakuntza teknikoetan, haiek maneiatzeko gela txikia, monitore, neurgailu eta tresneria berezituaz hornitua.
aginte-kabina