Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Parlamentu bateko kidea.
parlamentari
Negozio edo enpresa baten kudeaketa eta kontrolaren ardura hartzen dituen profesionala.
negozio-kudeatzaile
Gogoan izan edo gogoratzeko modukoa edo hori merezi duena.
gogoangarri
Higuina, nazka, asperdura edo gorrotoa eragiten duena.
higuingarri
Liburu, disko eta antzekoei buruz, lehenengoaren ondorengo argitalpenetako bakoitza.
berrargitalpen
Hipotesi gisa hartu den parametro orokor baten balioa aintzat harturik, espero zitezkeen lagin emaitzetatik aski urrun dagoena, probabilitate txikia izateagatik.
estatistikoki esanguratsu
Alarguna den emakumezkoa.
alarguntsa
Eskozia eta Islandia artean dauden Faroe uharteetako hizkuntza, norvegiera zaharraren eta islandieraren kidekoa, 60.000-80.000 hiztun dituena.
faroera
Ezer ez jakin.
bost jakin
Oharra: interjekzioetan erabiltzen da bereziki, eta ironiaz, bost hitzaren esanahia "asko" edo baita berez. Ohikoak dira horrela: bost dakizu zuk!, bost dakik hik! eta gisakoak.
Etorkizunerako; etorkizunean izango dena edo izan daitekeena aintzat hartuz.
aurrera begira
Maila berean jarri.
galgatu
Zerbaiten abiadura moteldu.
galgatu
Ikastetxe edo ikastaro batean matrikula ofizialerako izapideak egin baino lehen egin beharreko izen ematea.
aurrematrikulazio
Teknologiaren nahiz ekonomiaren ikuspuntutik.
teknoekonomikoki
Osasuna kirol taldearekiko zaletasuna; delako zaleen taldea.
osasunismo
Osasuna futbol taldearekiko zaletasuna; delako taldearekiko zaletuen taldea.
osasunzaletasun
Lurralde bateko populazio edo biztanleriaren eta horren ezaugarrien bilakaerari buruz egiten den aurreikuspena, datu historikoetan oinarrituta.
proiekzio demografiko
Oinekin zapaltzean hauteman edo sumatu daitekeena.
podotaktil
Hauteskundeetan, ordezkari politikoak aukeratzen diren unitate geografiko edo administratiboa.
hauteskunde-barruti
Hil berri den pertsonaren arimaren aldeko kutsu erlijiosoko esaldia, zerura joan dadin erregutzeko.
goian bego