Advanced Search
Search Results
11978 total results found
Erregeordeak, erregearen ordezkari gisa, gobernatzen duen lurraldea.
erregeorderri
Erregeordeak agintzen duen aldia.
erregeordealdi
Erreginaordearen kargua.
erreginaordetza
Erreginaorde baten agintaldia.
erreginaordealdi
Xakean, hasieran erregearen ondoan jartzen den pieza eta horizontalean, bertikalean eta diagonalean, atzera eta aurrera, mugitu daitekeen pieza.
erregina
Lagin batetik beste lagin berriak erauztean oinarritzen den teknika estatistikoa.
birlaginketa
Legebiltzar batean alderdi bakoitzak dituen eserleku kopuruak erakusten dituen grafikoa, legebiltzarretako hemizikloek bezala forma erdizirkularra duena.
diagrama erdizirkular
Datu kuantitatibo jarraituen multzo bat klase homogeneotan banatzeko prozesua.
diskretizazio
Holografia edo hiru dimentsiotan argiaren bitartez irudiak sortzeko teknologiari dagokiona; teknologia hori erabiliz garatutakoa.
holografiko
Argia manipulatuz hiru dimentsiotako irudiak sortzeko teknologia.
holografia
Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
burbuila-diagrama
Lehen eta bederatzigarren dezilen arteko aldea, sakabanatze neurri gisa erabiltzen dena.
dezil arteko ibiltartea
Jarduera-arlo bat arautu egiten duen lege eta xedapenen multzoa, jarduera hori nola garatu behar den baldintzatzen duena.
arau-esparru
Adin tarteen arabera (adibidez, 0-5 urte, 5-10 urte, ...) bereiziz.
adin tarteka
Ureztatzen ez den labore-lur.
sekain-lur
Laboratu edo landu egiten den lursaila.
labore-lur
Ikerketa batean kontuan hartzen ez den aldagaia, baina ikerketako aldagaiak eragiten dituena.
aldagai arrotz
Probabilitate-teoria eta hortik inferentzia estatistikoa garatzen dituen matematikaren adarra.
estatistika matematiko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko kendura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 5, 7, ...
segida aritmetiko
Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko zatidura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 9, 27, ...
segida geometriko