Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Duela denbora dezente.
aspalditxo
Pertsona batek buruko nahasmenduak dituela adierazteko.
burutik jota
Harroputz, arranditsu, handinahia.
artobero
Bertsoa botatzean hanka sartu.
poto egin
Nekez, zailtasun handiz.
ozta-ozta
Bizi-bizi edo etengabe txio eginez.
txio-txioka
Ohean edo beste nonbait etzanda hotzetik babesteko erabiltzen den oihalezko pieza lodia.
burusi
Nafarroako herria.
Abartzuza
Produktu eta gaien banaketarako, enpresetatik enpresetara edo enpresetatik kontsumitzaileengana, erabiltzen den instalakuntza zabala.
banaketa-zentro
Aberea.
aberetxo
Aberea.
aberexka
Neke, lan, zailtasuna.
aberia
Geologia eta geofisikara aplikaturiko estatistikaren adarra, datu espazialak eta espazio-tenporalak aztertzeko teknikak lantzen dituena.
geoestatistika
Asintota bati jarraiki, hau da, balio batera gero eta gehiago hurbilduz baina horretara sekula heldu gabe.
asintotikoki
Behatzen diren pertsonek behatuak direla dakiteneko behaketa mota.
behaketa ireki
Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundea, 1986an sortutakoa, erkideko autonomoko estatistika ofizialak jaso eta plazaratzea helburu duena.
EUSTAT
Zerbaiti buruzko ikerketa edo azterketa jasotzenduen lan edo txostena.
azterlan
Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
datu-base
Esperimentu batean kontrolatzen diren tratamenduak konbinatu eta konbinazio haietara elementuak esleitzeko modua.
diseinu esperimental
Esanahiari dagokionean.
semantikoki