Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Azterketa edo proba batean, ariketak garatu eta galderak erantzuteko banatzen diren orrietako bakoitza.
azterketa-orri
Datuekin betetzeko hutsuneak dituen orri inprimatua.
inprimaki
Izapide edo betebehar bat bete dela ziurtatzen duen agiria.
gordekin
Tarte itxiko funtzio jarraitu batek muturretako balioak berdinak baditu, tarte barruan deribatu nuluko balioren bat badela frogatzen duen teorema, mutur erlatiboak aurkitzeko baliatzen dena.
Rolle-ren teorema
Otso eme gaztea.
otsanda
Rolle-ren teorema.
Rolleren teorema
Hauteskunde batean, boto-eskubidea duten hiritarren zerrenda.
hautesle-errolda
Hautagaiek euren programak eta proposamenak aurkeztu eta besteenak kritikatzeko hauteskunde kanpainan zehar espazio publiko batean edo hedabide batean ospatzen den ekitaldia.
hauteskunde-eztabaida
Harekiko diferentzia ezabatuz zenbaki adierazgarri edo ulergarriago batera borobildu den zenbakia, zati dezimala ezabatuz edo azken zifra esanguratsuak saihestuz.
zenbaki biribil
Zenbaki biribil.
zenbaki borobil
Pertsona zaharrak elkarrekin bizi eta zaintzen diren etxea.
zahar-etxe
Agure edo pertsona zaharrak bertan bizi eta zaintzen diren etxea.
zaharren egoitza
Arian dagoen zerbait gelditzea; gelditze horren ondorioa.
etendura
Hernia.
etendura
Funtzio baten ez-jarraututasuna puntu jakin batean.
etendura
Unibertsitateek bi jakintza-arlo osagarri bateratuz eskaintzen duten ikasketa-multzoa eta horri dagokion titulazioa.
gradu bikoitz
Zaharren egoitza.
zahar-egoitza
Esfera politikoan hadabideetan eta sare sozialetan masiboki hedatzen diren bideoen ekoizpena eta zabalkuntza.
bideopolitika
Suak igortzen dituen partikula gorietako bakoitza.
txinparta
Disoluzio batean erreakzio kimiko edo prozesu fisiko baten ondorioz sortzen den gai solidoa.
hauspeakin