Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Beste matrize bati buruz, elementutzat matrize hartako elementuen balioen aurkakoak, kontrako zeinuarekin alegia, dituen matrizea.
aurkako matrize
Aragoi Garaiko hizkuntza erromantze herrikoi eta tradizionala.
aragoiera
Euriari buruz, kopuru handitan eta indarrez.
goian behean
Edonolako populaziotan, lagin batezbestekoa, lagin tamaina handietarako, banaketa normalaren arabera banatzen dela baieztatzen duen teorema.
limitearen teorema zentral
Dirua aurrezten duena.
aurreztaile
Aurrezteko joera duena.
aurreztaile
Energia sistema isolatu batean ezin dela sortu ez deuseztatu baieztatzen duen printzipio fisikoa.
energiaren kontserbazio
Datarik gabe (bereziki erreferentzia bibliografikoetan erabilia).
d.g.
Ezkerra (bereziki helbideetan erabilia).
ezk.
Eskuina (bereziki helbideetan erabilia).
esk.
Eta abar.
etab.
Zenbakia.
zbki.
Ordaintzeari buruz, eskudirua erabiliz.
eskudirutan
Edukitzen den diruari buruz, eskudiru eran.
eskudirutan
Pertsona partikularrek, enpresek eta orokorrean beste erakundeek txanpon eta billete eran duten dirua.
eskudiru
Erregimen politiko bat deseginda, bereziki iraultza edo matxinada baten ondorioz, agintari berriek konstituzio bat osatu eta hauteskundeak ospatu arte jarduten duen aldi baterako gobernua.
behin behineko gobernu
New Yorkeko burtsan Depresio Handia abiarazi zuen 1929ko krak edo beherakada handia gertatu zen eguna, 1929ko urriaren 24an.
Ostegun Beltz
Erregimen politiko batetik bestera aldatzean edo hartan aldaketa sakonak daudenean gertatzen den trantsizio-prozesuan agintean dagoen gobernua, maiz behin behineko gobernua ere izaten dena.
trantsizio-gobernu
Lanpostu baterako hautagai bati egiten zaion galdera multzoa, hark emandako erantzunekin batera, hura lanpostua betetzeko egokia den erabaki edo balioesteko egiten dena.
lan-elkarrizketa
Zerbaiten osotasun eta batasuna, hura zatitu edo desegitearen aurkakoa.
integritate