Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Pertsona bati buruz, haren ongizate fisiko nahiz psikologikoa, horiei kalte egiten dioten egoeren kontrara.
integritate
Lurralde bati buruz, horren subiranotza eta batasun politikoa, kanpotik hura osorik edo horren zati bereganatu dutenen aurkakoa.
integritate
Zirkunferentzia baten puntu batek zirkunferentzia lerro zuzen baten gainean irristatu gabe errodatzen duenean jarraitzen duen ibilbidea irudikatzen duen kurba.
zikloide
Baldintza edo propietate jakin bat, hala nola objektu geometriko baterako distantzia zehatz bat izatea, betetzen duten plano edo espazioko puntuen multzoa.
leku geometriko
Ausart jokatzen duen pertsonaren jokabidea eta nolakotasuna.
ausardia
Pertsona, enpresa edo erakunde batek bere zorrak edo horien interesak epemugan ordaintzeko zailtasun edo ezintasuna, horren ondorioz kalte eta galera handiak pairatuz.
likidezia-arrisku
Nekez, zailtasun handiz.
ozta-ozta
Ikerketa zientifiko batean, jarrera, iritzia eta bestelako kontzeptu abstraktuak nola neurtu behar diren zehaztasunez definitzeko prozesua.
operazionalizazio
Matrize bateko elementu bakoitzeko, dagokion errenkada eta zutabea kenduta, geratzen den matrizearen determinantea, bider -1 zenbakia ber elementuaren azpiindizeen batura eginda.
adjuntu
Matrize adjuntu.
adjuntuen matrize
Matrize bateko elementu adjuntuek edo kofaktoreek, dagokien elementuaren kokapenean jarrita, osatzen duten matrizea, A matrizerako Adj(A) adierazten dena.
matrize adjuntu
Populazio batetik lagin edo elementu sorta adierazgarri bat erauzteko prozesua, populazioari buruzko ezaugarriak estimatzearren.
laginketa
Animalia edo gizaki batzuengandik odol laginak hartzeko prozesua, lagin horien azterketa eta horren emaitza.
laginketa serologiko
Autobus, tren eta bestelako garraiobide publikoak bidaiariak jaitsi eta igotzeko gelditzen diren tokia, nasa, markesina edo eraikuntza sinple batez hornitua.
geraleku
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, Errusian eta inguruko nazio batzuetan 1922-1991 bitartean iraun zuen herrialde eta erregimen politikoa.
SESB
Argitalpen batean txertatzen den irudi baten oinean edo apzina jartzen den testua, irudia azaldu edo horri buruzko iruzkin bat egiteko.
irudi-oin
Argitalpen bateko argazki baten azpian jartzen den testua, azalpen edo iruzkin gisa.
argazki-oin
Test bateko atal berezia, puntuazioa eta horren emaitzari buruz interpretazio propioa dituena.
azpitest
Erdi Aroan, gotorleku edo gaztelu baten zaintza eta defentsaren ardura duen pertsona.
alkaide
Kartzela bateko zuzendari edo agintari nagusia.
alkaide