Advanced Search
Search Results
12483 total results found
Elementu batzuen bi dikotomiaren araberako sailkapena, hala nola pertsonen artean sexuaren eta lanik gabe egotearen arabera, 2x2 kontingentzia-taula batean jaso daitekeena.
dikotomia bikoitza
Esparru denborazko edo geografiko zabal eta zehazgabe batean edo modu lausoan definituriko populazio batean garatzen den laginketa mota.
laginketa estentsibo
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuak bi kategoriatan sailkatzeko prozesua eta horren ondorioa.
dikotomizazio
Erleak atxikitzeko ontzia.
kofoin
Atzeko norabidean mugituz edo mugiaraziz.
atzerantz
Aurreko norabidean mugituz edo mugiaraziz.
aurrerantz
Egunkari eta antzekoetan zutabeak, kronika edo iritzi artikuluak alegia, idazten dituen pertsona.
zutabelari
Zoriz edo ausaz gertatzen dena.
estokastiko
Parte, zati, neurri edo kopuru handienari erreparatuz.
gehienbat
Hiztegiak osatzen dituen pertsona, hitzak eta haien esanahiak eta erabilerak txertatuz.
hiztegigile
Bi aldagai edo aldagai multzo baten baterako aldaketa.
kobariazio
Jostatzeko egiten den jarduera.
jostabide
Subjektu bati egiten zaion proba edo azterketa, ataza edo jarduera fisiko edo intelektual bat burutzeko ezagutza eta trebezien maila neurtzeko.
gaitasun-proba
Zentsua osatu eta hango biztanleriari buruzko datu estatistikoak jasotzeko asmoz, lurralde bat banatzen den eremu administratibo eta geografikoetako bakoitza.
zentsu-sekzio
Hiri handiago baten ondoan eta haren eraginpean dagoen hiria.
hiri satelite
Lan, zerbitzu edo beste zerbait betetzeko zain dauden gizabanako edo bestelako entitateak lehentasun-ordena baten arabera sailkatzen dituen zerrenda.
itxaron-zerrenda
Koropleta-mapa.
mapa koropletiko
Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.
banaketa estatistiko
Fenomeno bat espazio geografiko batean zehar nola banatzen den, non eta zenbateko magnituderekin, azaltzen duen adierazpena, taula moduan edo mapa baten bitartez.
banaketa geografiko
Gai edo auzi batean koordinatu beharra duten bi erakunde edo eragileen artean gaia aztertu, proposamenak egin eta erabakiak hartzeko osatzen den organo kolektiboa.
aldebiko batzorde