Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

6914 total results found

Eme bat ernari edo umedun gelditzea.

ernalketa

Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
fecundación [inicio del embarazo]

Gehienetan ermita edo antzeko leku erlijioso baten inguruan egiten den jai herrikoia.

erromeria

Esparrua
erlijioa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
romería

Banaka erromes gisa edo erromesak bilduz egiten den ibilaldia.

erromeria

Esparrua
erlijioa
Sinonimoak
erromesaldi
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
peregrinación

Multzo mugatu bateko balioei probabilitate berdina esleitzen dien probabilitate-banaketa.

banaketa uniforme diskretu

Dado bateko puntuazioa banaketa uniforme diskretuari darraio.

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
distribución uniforme discreta

Espazioan zehar sakabanaturik dauden elementuak elkarrengandik gutxi gorabehera distantzia beretsura daudeneko egoera.

banaketa uniforme

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
distribución uniforme [espacial]
Esparrua
zientzia

Multzo edo tarte bateko balioei probabilitate berdina ematen dien probabilitate-banaketa.

banaketa uniforme

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
distribución uniforme [probabilidad]

Ezinbestean edo beharrezkotasunez gertatzen ez den gauza.

kontingente

Esparrua
filosofia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
contingente

Kontingentea denaren, hots, ezinbestean gertatzen ez den gauza edo fenomenoaren nolakotasuna.

kontingentzia

Esparrua
filosofia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
contingencia

Banaketa binomial negatibo.

Pascal-en banaketa

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
distribución de Pascal

Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat r aldiz gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.

banaketa binomial negatibo

Hipo
banaketa geometriko
Sinonimoak
Pascal-en banaketa
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Ingelesez
negative binomial distribution
Gaztelaniaz
distribución binomial negativa

Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.

banaketa geometriko

Hiper
banaketa binomial negatibo
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
distribución geométrica

Subjektu baten gorputza mikrobio batekin infektatu eta mikrobio hori laborategiko tekniken bitartez ziurtasunez atzeman bitarteko denbora.

leiho-aldi

Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
periodo ventana

Poz eta alaitasun biziak eragindako asaldura-sentimendua.

euforia

Antonimoak
disforia
Esparrua
psikologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
euforia

Tristura eta atsekabe handiak eragiten duen asaldurazko egoera psikologikoa.

disforia

Gaztelaniaz
disforia
Antonimoak
euforia
Esparrua
lokuzioa
Kategoria gramatikala
izena
Frantsesez
disphorie

Zerbaitetarako irrika piztu; zerbaitekin zaletu.

arra sartu

Gaztelaniaz
picar el gusanillo
Kategoria gramatikala
aditza
Esparrua
irudizkoa

Atzerritik datozen salgaiak kontrolatzen dituen estatuko erakundea, hala nola legez kanpoko produktuak konfiskatu eta inportatzen diren salgaiei dagozkien zergak ezartzeko ardura duena.

aduana

Gaztelaniaz
aduana
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekonomia

Neurketa batean suertatzen diren zifretako bakoitza.

zifra esanguratsu

Esparrua
matematika
Esparrua
metrologia
Gaztelaniaz
cifra significativa
Kategoria gramatikala
izena

Zifra esanguratsu.

zifra adierazgarri

Esparrua
matematika
Esparrua
metrologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
cifra significativa

Fenomeno kimiko edo biologiko bat garatzen den kanpoko kondizio edo faktoreen multzoa.

ingurune

Sinonimoak
inguru
Esparrua
kimika
Esparrua
biologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
medio [quiímico, biológico, ...]

Puntu bat eta horren inguruan dagoen multzo ireki bat biltzen dituen espazioaren zatia.

ingurune

Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
entorno [topología]