Advanced Search
Search Results
243 total results found
Enpresa bateko salmentak ken salmenta horiei dagozkien kostu aldakorrak.
mozkin operatibo
Salmentak ken kostu aldakorrak.
kontribuzio-marjin
Zorra sortu aurretik egiten den ordainketa, aurreikusten den zor osoa edo horren zati bat aldez aurretik abonatzen duena, bereziki zergei edo Gizarte-Segurantzako kuotei dagokiena.
konturako ordainketa
Kontabilitate-ekitaldi batean, enpresa bateko finantza-sarrerak ken finantza-gastuak, ustiapeneko emaitzari gehitzen zaiona ekitaldiko emaitza kalkulatzeko.
emaitza finantzario
Emaitza finantzario.
finantza-emaitza
Ondare garbiaren ekitaldi ekonomiko batean izandako aldaketen jatorria agerian jartzen duen kontabilitate-agiria.
ondare garbiaren aldaketen egoera-orri
Sozietate anonimo kotizatuek jaulki dezakeen akzio-mota, sozietateak, inbertitzaileak edo biek batera amortizatzea eska dezaketena, jaulkipenean ezarritako baldintzak betez betiere.
akzio erreskatagarri
Bere akzioak burtsan kotizatzen eta beraz salerosten diren sozietate anonimoa.
sozietate kotizatu
Sozietate kotizatu.
sozietate anonimo kotizatu
Merkataritza-sozietate baten eraketari edo kapitala handitzeari dagokion eskritura publikoan agertzen den kapital sozialaren zenbatekoa.
kapital eskrituratu
Mozkinen gaineko zerga ordaindu ondoren geratzen den mozkinen zenbatekoa, aurreko ekitaldietako galerak konpentsatu, erreserbak osatu nahiz bazkideak saritzeko erabiltzen dena.
mozkin garbi
Eragiketa komertzial batean, diru sarrerak ken gastuak, egotzitako amortizazioak, interesak eta zergak.
mozkin garbi
Merkataritza-transakzio batean, saldutako produktuak edo emandao zerbitzuak ekarritako diru-sarrerak ken loturiko gastu guztiak.
irabazi garbi
Ekitaldiko ekonomiko batean izandako mozkin garbia, diru sarrerak ken gastu guztiak eginez kalkulatzen dena, mozkinen gaineko zerga ordaindu ondoren.
ekitaldiko emaitza
Enpresa batez mintzatuz, ekitaldi ekonomiko batean izandako diru sarrerak ken gastu guztiak eta mozkinen gaineko zergak.
emaitza garbi
Ekitaldi ekonomiko batean, diru-sarrerak ken gastuak, zergak ordaindu aurretik.
emaitza gordin
Enpresaren baliabide finantzarioei buruzko plangintza garatu, erabakiak hartu eta horien kontrola egiten egiten duen enpresa-saila eta jarduera.
finantza-zuzendaritza
Produktuak handizka edo kopuru handitan eskaini eta saltzen dituen denda.
handizkako saltegi
Ekitaldi ekonomikoaren hasieran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, bukaerako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
hasierako izakin
Gizakiak lanpostuan duen portaera ikertzen duen psikologiaren adarra, langilearen ongizatea bermatuz produktibitatea handitze aldera.
psikologia industrial