Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

468 total results found

Abiapuntu eta helmuga berdinak dituen lerro geometrikoa.

lerro itxi

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
línea cerrada
Esparrua
matematika

Bere ibilbide osoan norabide berean doan lerroa.

lerro zuzen

Gaztelaniaz
línea recta
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Angelu zuzena C erpinean eta AB aldean hipotenusa duen ABC triangelu laukizuzen batean, BC eta AC aldeen arteko zatidura edo arrazoi trigonometrikoa, A erpineko angeluaren mendean dagoena.

tangente

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
tangente [razón trigonométrica]
Esparrua
matematika

Delako balioa ematen duen funtzio erreala, aldagai independentzat delako angelua duena, erradianetan neurturik.

tangente

Gaztelaniaz
tangente [función]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duena.

ukitzaile

Gaztelaniaz
tangente [recta, curva o superficie]
Kategoria gramatikala
izena
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
matematika

Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duen zuzen, kurba edo azalera.

tangente

Gaztelaniaz
tangente [recta]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika
Sinonimoak
ukitzaile
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Tangente edo ukitzailea denaren nolakotasuna.

tangentzia

Gaztelaniaz
tangencia [cualidad]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Kurba edo azalera puntu bakar batean ukitzen deneko egoera.

tangentzia

Gaztelaniaz
tangencia [situación]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Puntuak, funtzioak eta bestelako objektu matematikoak koordenatu kartesiarren bitartez adierazi eta irudikatu egiten dituen diagrama.

diagrama kartesiar

Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
diagrama cartesiano

Diagrama kartesiarra.

grafiko kartesiar

Esparrua
matematika
Gaztelaniaz
gŕafico cartesiano
Kategoria gramatikala
izena

Puntu edo objektu bati buruz, beste batzuetatik distantzia berera dagoena.

distantziakide

Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Gaztelaniaz
equidistante

Distantziakidea denaren edo beste puntu edo objektuetatik distantzia berera dagoenaren nolakotasuna.

distantziakidetasun

Gaztelaniaz
equidistancia
Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izena

e zenbakia oinarri duen logaritmoa.

logaritmo nepertar

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika
Sinonimoak
logaritmo natural
Gaztelaniaz
logaritmo neperiano

e zenbakia oinarritzat duen logaritmoa.

logaritmo natural

Sinonimoak
logaritmo nepertar
Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
logaritmo natural

Egoera jakin batean aintzat hartutako elementu guztiek osatzen duten multzoa; delako elementu guztien zerrenda.

multzo unibertsal

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
conjunto universal
Esparrua
matematika

Une oro norabidez aldatzen doan lerroa.

lerro kurbatu

Gaztelaniaz
línea curva
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Batugai kopuru mugatu batekin egiten den batuketa.

batuketa finitu

Gaztelaniaz
suma finita [términos finitos]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Infinitu batugai biltzen dituen batuketa batez mintzatuz, infinitu ez den emaitza.

batura finitu

Gaztelaniaz
suma finita [de resultado finito]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Zirkulu, esfera edo n-esfera bateko puntu bateko aurkako puntua.

puntu antipodal

Gaztelaniaz
punto antipodal
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Kurba batek lerro zuzenetik duen desbideratzea.

kurbadura

Gaztelaniaz
curvatura [línea]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika