Advanced Search
Search Results
243 total results found
Pertsona batek oinarrizko diagnostikoa eta tratamendu sinpleak jasotzeko osasun-sistema batean eskaintzen diren zentro, mediku eta beste osasun-profesionalen eskaintza.
lehen mailako arreta
Erradio izeneko hezurrarena dena; hezur horri dagokiona.
erradial
Eritasun bat herentziaz edo infekzioaren bitartez kutsatu.
transmititu
Begiko erretinako zelula, transdukzio izeneko prozesuan jasotzen duen argia seinale elektriko bihurtu eta burmuinera bideratzen duena; delako prozesua bideratzeko beharrezkoa den molekula.
fotorrezeptore
Agente patogeno batek eragiten duen gaixotasunaren larritasun-maila.
birulentzia
Dieta edo elikaduraren bitartez gaixotasunak tratatzeko metodoa.
dietoterapia
Ebakitzea, moztea, bereziki organo edo ehun biologiko bat.
eszisio
Osasuna zaindu eta ongizatea sustatzeko musikaren erabilera aztertzen duen diziplina eta horri dagokion jarduera.
musikoterapia
Sudurreko mukien pilatzea.
sudur-kongestio
Kongestioa arindu edo ezabatu egiten duen farmakoa.
deskongestionatzaile
Sudurreko kongestioa, hots, mukien pilatzea, arindu eta ezabatu egiten duen farmakoa.
sudur-deskongestionatzaile
Gorputzeko atal edo organo neurri ez-ohikoan likidoak pilatu.
kongestionatu
Kongestioa edo gorputzeko atal edo organo batean dagoen likido-pilatze ez-ohikoa arindu edo ezabatu.
deskongestionatu
Gorputzeko atal edo organo batean, likidoen pilatze gehiegizkoa.
kongestio
Gorputzeko atal edo organo batean dagoen gehiegizko likido kantitatea arindu edo ezabatzea.
deskongestio
Arteria-presioa handitzeko farmakoa.
basopresore
Farmako edo tratamendu baten efektua garatzen laguntzen duen substantzia.
adjubante
Gaixotasunak nola prebenitu eta biztanleriaren osasun orokorra nola zaindu ikertu eta garatzen duen jakintza-arloa.
osasungintza publiko
Gaixotasunak prebenitu eta orokorrean biztanleriaren osasuna bermatzeko kondizio fisiko eta psikosozialen multzoa.
osasun publiko
Unibertsaltasunez herritar guztien osasuna bermatzen duten ekintza eta jardueren multzoa.
osasungintza publiko